Korrika 2019 en DomusVi Villa Sacramento Donostia

Publicado el 12 de abril de 2019

DomusVi Villa Sacramentuko erabiltzaile eta langile guztiok, gure Korrika berezia ospatu genuen atzoko egunean. Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da, zein euskararen aldeko kontzientzia suspertzea duen helburu. 1980an antolatu zen lehen aldiz eta aurten 21. edizioa ospatzen ari da. Gure erabiltzaileak kilometroz kilometro parte hartzeko aukera ez izan arren, modu berezian ekitaldiaren parte izan ziren. Lekukoaren barruan sekretuan gordetako mezua ere idatzi eta irakurri zuten atzo: Egoitzan bizi gara; baditugu gure kezkak, iritziak eta nola ez, gure jakin mina. Gure belaunaldian euskara hizkuntza debekatu zuten, baina gaur egun, denon artean bizirik mantentzen dugun milaka urteko altxorra gurekin daukagu oraindik. Egunerokotasunean bere erabilera bermatzen jarraitu behar dugu, elkarbizitzaren osagia bilakatuz. Beraz, zer egin gure hizkuntzren alde? Klika egin euskararen alde eta erabil ezazu!! Gora euskara!! Gora KORRIKA!

Más noticias